2009/09/10

Ikasturte berria


Datorren ostegunean, hilak 17, hasiko dugu ikasturte berria hankamotxak bertso eskolan. Inguruko bertsozaleak animatu nahiko genituzke gure eskolako kide izatera.

Tokia aurreko urteetan bezala eibarko Arrate Kultur Elkartea (kultu taberna) izango da, eta ostegunero 21:30etan elkartuko gara.

Bertso eskolan hasi nahi duena, etor dadila ostegunean, ez da inon izena eman behar, gogoarekin nahikoa da!

2009/05/10

krisia beste hizpiderik ez -eta oraingoan habanera batean

Gora ta gora badoa
igotzen doa krisia
jendea larritu zaigu
badator lan gabezia
adituek diotenez
gaindituko da hesia
baña hitzak eruateko
eginda dago haizia
ekonomia oraintxe
daukagu zuloz josia
ez dakit nork erein duen
laritasunan hazia
goiko gehienek ez dute
ezagutzen justizia
seguru eiten dutela
milloietako aisia

Hilabeteren ondoren gure bloga berriz ere lanean ipinita

hilabete bat bada
eztoula idazten
gure boga hasi da
oraintxe aspertzen
aspaldian ez dau ta
lan asko egiten
alferren gisan ondo
zaigula bizitzen

2009/04/01

Bertso astea

Arrate Kultur Elkarteak bertso astea antolatu du urtero bezala. Egitarauaren barruan, bi bertso saioz gozatzeko aukera izango dugu.

  • Bihar Osteguna, apirilak 2, Kultu tabernan antzerkia eta bertsoa uztartuko dira arratsaldeko zazpietatik aurrera. Alde batetik Uxue Alberdi eta Aitzol Barandiaran bertsolariak, eta Iraia Elias eta Nagore Etxabe antzezleak bestetik.
  • Larunbatean, apirilak 4, urteroko bertso-bazkaria ospatuko da Arrate Kultur Elkarteak Kultu taberna gainean duen lokalean. Bertsolariak Unai Iturriaga eta Amets Arzallus izango dira. Bazkarirako txartelak Kultun bertan daude eskuragarri nahi dituenarentzat.

2009/03/26

Holan ...eta kitto

notiziak hedatzen
dira berehala
blogarena hazi da
puxikak bezala
bloga izanagatik
esperimentala
"...eta kitto"-n lortu du
nahi gabe itzala
laster beteko dugu
"Hola"-ren azala

2009/03/05

Badatorrela, badatorrela!

Baina ez sanferminetako zezena estafetatik ez...
Sagardotegiko afarixa! Hasitxa dago gogua
nere lenengo urtia izango da ia ba ze pasatzen dan
umoria ez da faltako behintzat
soñua eta panderua preparauta dazkat eta hankamotxak preparau zuen eztarrixak bertsren bat edo beste botatzeko



Sagardotegirako
plana polita da
bertan egingo degu
nahikoa algara
euskaltegikoekin
elkartuta hara
han gertatu behar denak
srtzen dt ikara

Bixarko prest?

2009/03/04

AUPA GAZTIAK

Bueno, hau da nere lehen aldixa blog baten idazten dotena, mesedez nada de nobatadas eh!!! jejejeje. Ikusten da bai jendia desiatzen dauela sagardotegira juteko. Ederra da benetan sagardotegiko girua, ta urtian behin o bitan juteko demasa da. Bueno jendia ostegun edo ostiralerarte. Ondo bukatu astia ta kupel artian ikusiko gara!!!

2009/03/03

Ostiralean sagardotegira

Ostiralean, martxoak 6, bertso eta trikitiz beteko da Larregain sagardotegia. Eibarko aek-k urtero antolatzen du sagardotegi irteera bat, eta aurten ere, gure bertso eskolatik, lagun talde polita joango da sagardo eta txuleta gosez. "Kedada" arratsaldeko 8etan jarria dago egogaineko autobus geltokian.

Joan den urteko afariaren ainakoa irtetzen bada aurtengoa, pozik geldituko gara. Oraindik gogoan dut iazko Mikelen "seguidilla" (Egaña txiki uzteko modukoa) eta nola ez, gure azkoitiarraren etorria (autobusekoa batez ere, jeje).

Astelehenan idatziko dugu kronika txiki bat ostiraleko gorabeherak kontatuz, ordurarte!

2009/02/26

Bertso txiki bat blogari


Ezagutzen al duzue?
Eibar da gure herria
Bertso gutxi abesten du
Baina hauxe da berria
Luzea eta estua
Gogorra dauka gerria
Biguntzeko asmoz dator
Bertsoeskolan blog berria

Mikel bertsoeskolara pixkat moldauta dau baina berdi berdin be politx politxa da

Zertaz nabilen ez dakixanantzat hau da Mkelek idatzitxako bertsuetako bat (lehen esan dotena, moldatuta dago bestela ez luke zentzurik eukiko)

(Bagoaz osatzen pixkanaka)

2009/02/11

Ongi etorri

Ongi etorri, eibarko Hankamotxak bertso eskolaren blogera. Datozen egunetan, edukin berriak argitaratzen hasiko gara, espero dugu zuen gustokoak izatea.